Hemen zaude: OINARRIAK

OINARRIAK

  1. Diariovasco.com Sariak DIARIOVASCO.COM-en lehiaketa bat da. Bere helburua Internet sustatzea eta baliabide honen bidez jarduerak garatzen dituztenen lanaren kalitatea eta esfortzua aitortzea da.
  2. Lehiaketa 2014ko azaroaren 10an hasiko da hautagaien igorpenarekin eta 2014ko abenduaren 11an amaituko da sari banaketarekin..
  3.  Premios Diariovasco.com Sariak webgunearen bitartez egingo da lehiaketa, eta ondorengo puntuan zehaztutako kategorien barruan dauden webgune onenak hautatzea izango du xedetzat.
  4. Honako edizioan, sarietarako hautagaiak ondorengo moduetan izendatuko dira:
    1. 4.1. Erabiltzaileek sarietarako hautagaiak proposatzeko aukera izango dute, horretarako sortutako inprimakia betez honako oinarrietan zehaztutako epeen barruan. Hemen sartuko diren kategoriak ondorengo hauek izango dira: Webgune korporatibo onena, administrazioaren webgune onena, e-commerce webgune onena, blog pertsonal onena, Euskara bultzatzen laguntzeagatik webgune onena, eta Mugikorretarako aplikazio onena.
    2. 4.2. Sari berezia: Publikoaren sari berezia. Aurreko puntuan zehaztutako kategoriatan finalista diren webgune, blog personal edo gailu mugikorretarako garatutako aplikazioek eskuratu ahal izango dute honako sari berezia eta Premios Diariovasco.com Sarien banaketa ekitaldian parte hartzen dutenek in situ bozketa-sistema baten bitartez ematen dituzten botoen bidez erabakiko da.
  5. Sarietara hautagai izateko baldintzak:
    1. 5.1. Domeinu propioa izatea. Blog pertsonalen kasuan, wordpress eta blogger bezalako plataformatako azpidomeinuak onartuko dira, adibidez miblog.wordpress.com. Gailu mugikorretarako aplikazioen kasuan, dauden aplikazioen dendetakoren batean eskuragarri egon beharko dira.
    2. 5.2. Erakundea, organismoa, elkartea, enpresa edo Gipuzkoan erregistratutako eta kokatutako, egoiliar edo bertan jaiotako, partikularra izatea.
  6. Webguneak berak osatuko du bere osotasunean hautagaitza eta webgunea osatzen duen atal bakoitzeko ez da hautagaitza independenterik aurkezterik egongo (esate baterako, administrazioko webgune bateko online izapideen atalak ezingo du hautagai gisa lehiatu).
  7. Honako kategoria bakoitzerako sari bakarra ezartzea. Web bakoitza ondoren zehazten diren kategoria bakarrerako hautagai bezala proposatu ahal izango da.
    1. Webgune korporatibo onena
      Sari hau bezeroekiko eta hornitzaileekiko bere harremanak hobetzeko, marketing eta komunikazioa egiteko, merkataritza erakartzea hobetzeko eta abarrerako interneteko gunearen erabilera eraginkorra egiten duten edozein tamainatako enpresei zuzenduta dago. 
    2. Administrazioko webgune onena
      Hiritarrekin beren harremanak hobetzeko, udal bizitza irisgarriago egiteko, administrazio izapideak on-line egitea sustatzeko, parte hartzea sustatzeko eta abarrerako Internet erabiltzen duen edozein erakundek lortu ahal izango du sari hau.
    3. E-commerce webgune onena
      Internet bidez zerbitzu edo produktuen salmenta egiten duten webguneak.
    4. Blog pertsonal onena
      Kategoria honetan hautagai izan daitezke enpresa izaera ez duten eta Internet bidez salmentara zuzenduta ez dauden blogak. Gipuzkoan jaio edo bizi den blogdun edozein pertsona izan daiteke hautagai, berdin duelarik lantzen duten gaia.
    5. Euskara bultzatzen laguntzeagatik webgune onena
      Euskararen erabilera edota ikaskuntza sustatuz, euskara bultzatzen laguntzen duten erakunde edo organismo pribatuei zein publikoei zuzenduta.
    6. Mugikorretarako aplikazio onena
      Edozein erakunde edo organismo pribatuk edo publikok, bere produktuak edota zerbitzuak sustatzeko helburuz, gailu mugikorretarako garatutako edozein aplikazio aurkez daiteke.
  8. Horrez gainera, sari berezi bat egongo da, Publikoaren Saria alegia. Datorren abenduaren 11an ospatuko da Premios Diariovasco.com Sarien banaketa eta in situ bozkaketa sistema baten bitartez erabakiko da Publikoaren Saria, ekitaldi horretan bertan biltzen direnen botoak jasoko dituena.
    1. 8.1. Ondorengo kategoriatan finalista diren webguneek eskuratu ahal izango dute saria: Webgune korporatibo onena, administrazioaren webgune onena, e-commerce webgune onena, blog pertsonal onena, Euskara bultzatzen laguntzeagatik webgune onena eta Mugikorretarako aplikazio onena. Epai mahaiaren saria eskuratu arren, jaso ahal izango dute sari hau ere bai.
    2. 8.2. Sari banaketan bildutakoen artean boto gehien lortzen dituena izango da Publikoaren Saria lortzen duen webgunea. (Parte-hartzaile 1= Boto 1).
  9. Diariovasco.com webguneko erabiltzaileek hautagaiak proposatu ahali zango dituzte 4.1 puntuan jasotako kategorietarako. Hautagaitza proposatzeko ez da beharrezkoa izango webgunearen jabe edo administratzailea izatea. Hautagaitza bat proposatzeko Premios Diariovasco.com Sarien webgunean horretarako bereziki jarritako inprimakia bete beharko da, proposatzen den webgunearen helbidea eta bere kategoria zehaztuz. Aplikazio mugikorren kasuan, beharrezkoa izango da deskarga egiteko helbidea bidaltzea, aplikazioaren deskribapena (600 karaktere) eta aplikazioaren jarraibideak eta informazio gehigarria jasotzen dituen agiria eranstea, pdf/word formatuan (gehienez ere, bi orrialde). Ordainpeko aplikazio bat izango balitz edo aparteko osagarriak deskargatzea beharrezkoa balitz, aplikazioa deskargatzeko eta instalatzeko aukera egon beharko da, bai hautagaiak aukeratzeko faserako, bai epaimahaiak balorazioa egiten duen faserako
  10. Proposamenak lehiaketako webgunearen bitartez bidali ahal izango dira, 2014ko azaroaren 10tik aurrera. Hautagaitzak jasotzeko epea, berriz, azaroaren 21ean amaituko da, 12.00etan.
  11. Proposamenak aintzat hartu ondoren,  Diariovasco.com webguneak kategoria bakoitzeko 3 finalista aukeratuko ditu. Hauek izango dira kategoriak: Webgune korporatibo onena, administrazioaren webgune onena, e-commerce webgune onena, blog pertsonal onena, Euskara bultzatzen laguntzeagatik webgune onena eta Mugikorretarako aplikazio onena. Finalistak lehiaketako webgunean emango dira ezagutzera, 2014ko abenduaren 1ean, hain zuzen. Gainerako hautagaiak ordezko gisa geratuko dira, puntuazioaren arabera; aukeratutako edozein webgunek, blog pertsonalek edo aplikazio mugikorrek finalista izateari uko egingo balio ere. Antolatzaileak e-postaz edota telefonoz jarriko dira finalistekin harremanetan, finalistak direla jakinarazteko. Proiektuetakoren batek finalista izateari uko egingo balio eta puntuazio altuena daukan hurrengo hautagaia sartzea ahalbidetzeko helburuz, partaideek finalista izendapena jaso eta 24 orduko gehienezko epearen barruan, erakundeari uko egite horren berri emateko konpromisoa hartzen dute.
  12. 4.1. puntuan zehaztutako sei kategorietako saridunak izendatzeko epaimahai bat eratuko da. Interneten sektorearekin lotura duten hainbat alorretako profesionalek osatuko dute epaimahaia. Finalista guztiak aztertu ondoren, kategoria bakoitzeko irabazleak zeintzuk diren erabakiko du epaimahaiak. Aukeraketa egiteko orduan, epaimahaiak ondorengo irizpideak izango ditu kontuan: berrikuntza, diseinua, erabilgarritasuna, sozial-mediaren erabilera eta erabiltzailearentzako erabilgarritasuna. Aplikazio mugikorren kasuan: berrikuntza, diseinua, erabilgarritasuna, erabiltzailearentzako erabilgarritasuna, zein plataformatarako garatu den eta negozio-eredua.
  13. Eduki pornografikoak, bortitzak, xenofoboak edo jarduera edo zerbitzu ilegaletara bultzatzen duten guneak, blog pertsonalak edo aplikazioek ezingo dute sari hauetan parte hartu.
  14. Lehiaketa honetako edozein sarietarako hautagai diren web orri, blog personal edo aplikazioen edo hautagaiak proposatzen edo bozkak ematen dituzten erabiltzaileen parte hartzea guztiz doakoa da eta ez du berekin ekartzen erosketetarako inolako beharrik
  15. Datorren abenduaren 11an ospatuko den sari banaketan emango dira ezagutzera epaimahaiaren eta sari berezia irabazi dituzten webguneak. Horrez gainera, Premios Diariovasco.com Sariak webgunean ere emango dira argitara.
  16. DIARIOVASCO.COM-eko oinarri hauetan ezarritako parte hartze termino eta baldintzak betetzen ez dituzten edo lehiaketaren izaeraren kontrako edozein web edo erabiltzaile errefusatzeko eskubidea beretzat gordetzen du.
  17. Diariovasco.com-eko web orrian Premios Diariovasco.com Sariak lehiaketan parte hartzeko argitaratutako argibide guztiak lehiaketa honetako oinarrien parte dira.
  18. Premios Diariovasco.com Sariak lehiaketan parte hartzeak lehiaketa honetako oinarri eta argibide guztien bai eta DIARIOVASCO.COM-ek saritik eratorritako edozein ebazpeni dagokion irizpideen onarpena suposatzen du.
  19. DIARIOVASCO.COM-ek proposamenen harrera-epeak, bozketa-epeak eta/edo hautagai eta sarituen argitalpen-epeak aldatzeko eskubidea beretzat gordetzen du.
  20. Premios Diariovasco.com Sariak lehiaketako eskubide guztiak DIARIOVASCO.COM-ren jabetzakoak dira.
  21. DIARIOVASCO.COM-ek justifikatutako arrazoiengatik edo ekimenaren izaeraren kontrako gertaerengatik lehiaketa aldatzeko, geldiarazteko edo bertan behera uzteko eskubidea beretzat gordetzen du, horrek ez dakarrelarik inolako ardurarik enpresarentzat.
  22. Argi dago, komunikabideetako web orriak eta aplikazio mugikorrak lehiaketa honetatik kanpo daudela, bai eta babesleekin eta lehiaketaren laguntzaileekin erlazionatutako web orria eta aplikazio mugikorrak ere.
  23. Epaimahaikideren batek ebaluatu behar duen web orri, blog pertsonal edo aplikazio mugikorren bateko parte bada edo bere interesa konprometitua badu, bozketa horretan ez da sartuko, eta gainerako epaimahaikideen irizpidearekin bat egingo du.  
  24. Premios Diariovasco.com Sariak lehiaketako aurreko edizio batean saritutako webgune batek hautagai izateko aukera izango du, baldin eta aipatu webguneak aldaketa nabariak egin baditu (eduki, diseinu, funtzionalitate eta erabilerraztasunari dagokionez, besteak beste), saria irabazi zuen webgunearekin alderatuta. Antolakuntzak horrela eskaturik finalistak aldaketa hori egiatatzen duen dokumentazioa (idattziz, grafikoa, ...) aurkeztu beharko du.




Antolatzailea:

El Diario Vasco

Sustatzailea:

Diputación Foral de Gipuzkoa

Babeslea:

CaixabankMovistar

Vocento
RSS

Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Política de cookies | Publicidad |