Hemen zaude: EPAIMAHAIA

EPAIMAHAIA

Koldo Meso

Koldo Meso

Koldo Meso Ayerdi Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, unibertsitateko horretako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza II Departamenduko Zuzendaria da eta irakasle titular gisa egiten du lan.

Aldi berean, bere ikerketa-lan guztia Ziberkazetaritzaren inguruan zentratzen du eta gai horri buruzko hainbat ikerketa-proiekturen arduraduna da.

Halaber, online bidezko kazetaritzaren alorrari buruzko liburu eta indexatutako aldizkarietan argitaratutako artikulu ugariren egilea da eta horri buruzko hainbat hitzaldi eta udako ikastaro eskaini ditu nazio zein nazioarte mailako unibertsitate anitzetan.

Iruri Knörr

Iruri Knörr

Iruri Knörr (Gasteiz, 35 urte). Marketin eta Harreman Publikoetan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean. Marketin eta Zuzendaritza Komertzialean Masterra, ESICen.

Nazioarteko enpresetan jardun ondoren (FCB/Wilkens publizitate agentzia eta Hanburgoko Montblanc, Alemanian), Miele-ra (Madril) iritsi zen, Produktu-buru; ondoren, Hostaliako (Bilbo) Marketin Zuzendaria izan zen, proiektu teknologikoen Ideateca azeleratzailean eta HTML5 Ludei plataforman sartu aurretik; eta, gaur egun, merkataritza elektronikoko Nolatan enpresan dihardu CEO gisa. Maite ditu teknologia eta Interneteko negozioak eta, nola ez, bere espezialitatea den online bidezko marketina. 

Iñigo Kortabitarte

Iñigo  Kortabitarte

El Diario Vascoko Negozio-Garapen eta Berrikuntzako Zuzendari da Iñigo Kortabitarte. Konpainiaren eraldaketa digitala bultzatzea, negozio-aukera berriak identifikatu eta aurrera eramatea, merkatu berrietan dibertsifikatzea, aliantza estrategikoak egitea, eta produktuan, prozesuetan zein bezeroaren ezagutzan berrikuntza sustatzea dira, besteak beste, bere eginkizun nagusiak. Horrez gainera, ESIko (European Software Institute) Kontseiluko eta Tecnaliako Berrikuntza Estrategien Dibisioko kide da.

Hori baino lehenago, berriz, Digital Vasca konpainiako Zuzendari Kudeatzaile gisa aritu zen, eta online bitartekoen eskualdeko merkatuan diariovasco.com webgunea lider gisa kokatzea ahalbidetu zuen. Horrez gainera, Sareneteko Bezeroentzako Zerbitzuen ataleko Zuzendari izan zen, eta hainbat enpresa-egitasmotako fundatzailekide, besteak beste, Moda Made in Spain eta Arista. Era berean, Deustuko Unibertsitateko eta ISDIko hainbat programatan irakasle-gonbidatu gisa aritu ohi da, #CICD Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuko bultzatzailea da.

Charo Arranz

Charo Arranz

Charo Arranz Marketin Zuzendaria da Sarenet-en eta Marketin Digitaleko irakaslea Deusto Business School-en (Deustuko Unibertsitatean); Marketin Aurreratuko Masterrean, berriz, “Komunikabideen plana eta komunikazio tresnak aro digitalean" ikasgaia ematen du unibertsitate berean.

Marketinaren alorrean garatu du bere ibilbide profesionala; lehenengo, kontsumo handiko produktuen enpresa multinazionaletan eta, ondoren, zerbitzuen sektorean. Procter & Gamble enpresan hasi zuen bide hori, eta Reckitt & Colman enpresan lan egitera pasatu zen ondoren; Brand Manager izan zen hasieran eta Garbitasunaren eta Zainketa Pertsonalen Kategoria nagusietako Espainiako eta Portugalgo Category Manager izatera iritsi zen. 2000. urteaz geroztik, Marketin Zuzendaria da Sarenet-en, enpresetan espezializatutako Espainiako Internet operadore nagusienetakoan.

Bilbon jaio zen eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean lizentziatu zen; unibertsitate horretan bertan, Marketin Digitaleko irakaslea izan da Mega eta Inside Masterretan eta, 2001ean martxan jarri zenetik, Coaching Programako coach taldeko kide da.

Mikel Agirregabiria Agirre

Mikel Agirregabiria Agirre

Mikel Agirregabiria Agirre (Bilbo, 1953) fisikari teorikoa da, Ingeniaritza Industrialeko ikasketak eta Museologiako master bat egindakoa. Matematiken Didaktikako eta Zientzia Esperimentaletako irakasle titularra da; gaur egun, borondatezko eszedentziarekin dago eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntzako Ardura daukan Zerbitzuaren burua da. 

EITBko Trebakuntzako Zuzendari izan zen zortzi urtez eta euskal administrazioan zehar egin duen itzuliak lau Sail hartzen ditu: Hezkuntza Sailean Teknologia eta Hezkuntza Zerbitzuko burua izan zen; Kultura Sailean, Zientzia, Teknologia eta Informatikako aholkulari gisa jardun zuen; Lehendakaritzan, berriz, Droga-menpekotasunaren Prebentzioan eta, Industria Sailean, azkenik, Informazio Gizartearen Euskadiko Zerbitzuburua izan zen.

Argitalpen, hitzaldi eta liburu askoren egilea da; Logori buruz idatzi zuen bere lehendabiziko liburutik hasi (1984) eta plan instituzionalen eta politikoen erredaktore izateraino, hala nola, Hezkuntza XXI: XXI. menderako hezkuntza (2006). 

Blogari aktiboa eta eragin handikoa da, Aprendices guneko kidea da, Ikasbloggers-en sortzailea, GetxoBlog-en lehendakaria eta BlogEu-ren sustatzailea, sare sozial guztietan egoteaz gain.

Xabier Uribetxeberria

Xabier Uribe-Etxebarria

Xabier Uribe-Etxebarria Sherpa sistemaren sortzailea eta CEOa da; Sherpa Android gailuentzako Laguntzaile Pertsonal nagusia da. Oso ezaguna da espainoldun herrialdeetan eta Ameriketako Estatu Batuetan eta zuzenean lehiatzen du Google-ek eta Apple-ek garatutakoekin. Merkaturatu zenetik, laguntzailearen beta faseko bertsioak milioi bat deskargara iristea lortu zuen; pasa den ekainean, berriz, Sherpa Next merkaturatu zen, merkatuan dagoen guztiarekiko haustura suposatu duen teknologia berriarekin. Laguntzaile pertsonalaren gaitasunak eta bilatzaile-motorraren gaitasunak eta gaitasun aurresaleak uztartzen ditu, diseinu eta erabiltzaile-esperientzia bereziarekin.

Uribe-Etxebarriak berezkoa du ekintzaile sena eta horren erakusle garbia da 2010ean Anboto Group sortu izana; bezeroari online bidezko arreta eskaintzean espezializatutako enpresa da eta mundu-mailako proiekzioa daukan enpresa gazte onentzat aukeratua izan da eta Cool Vendor 2011 errekonozimendua eman dio Gartner-ek.

Uribe-Etxebarria World Wide Web Partzuergoko kidea eta Europa mailako teknologiarekin lotutako gertakari garrantzitsuenetako biren sortzailea da, Web Summit eta Sherpa Summit gertakariena, hain zuzen ere; Gertakari horietan, izen handiko hizlari eta parte-hartzaileak egon dira, hala nola, Sir Tim Berners-Lee (Web-aren aita), Mitchell Baker (Mozillaren Lehendakaria) edo John Sculley (Apple-eko Kontseilari Delegatu ohia).

Bilbon jaio zen duela 33 urte eta Ingeniari Industrial – Elektronika - eta Antolaketako Ingeniari ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Bere ikasketak osatzeko, Lengoaiaren Prozesatzeari buruzko hainbat Master eta espezializazio egin zituen; baita Ekintzailetzari (AEBko MIT-en) eta Marketin Digitalari buruzkoa ere (Harvard Bussines School).


Antolatzailea:

El Diario Vasco

Sustatzailea:

Diputación Foral de Gipuzkoa

Babeslea:

Caixabank

Vocento
RSS

Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Política de cookies | Publicidad |