OINARRIAK

  1. Diariovasco.com sariak EL DIARIO VASCOren deialdi bat da, zeinaren helburua komunikazio digitala bultzatzea eta euren komunikazio estrategietan eskuragarri dauden tresna zein euskarri digital anitzak barneratzen jakin izan duten haien esfortzua saritzea den.
  1. Lehiaketa 2019ko otsailaren 27an hasiko da: epaimahaia eratuko da eta hautagaitzak jasotzeko epeari emango zaio hasiera. 2019Ko ekainaren 10ean bukatuko da, sarien banaketarekin.

 

  1. Hautagai izan nahi dutenek, dagokien kategorietan eman ahal izango dute izena, ekimenaren webgunean dagoen hautagai formularioa betez.

  1. Sarien hautagai izateko betekizunak:
    1. 2018Ko urtarrilaren 1 ondoren abian jarritako proiektuak/planak/kanpainak aurkeztea, tresna eta euskarri digitalekin konbinatuta, komunikabide digitaletan egindako kanpainak barne.
    2. Instituzioa, erakundea, enpresa, elkartea edo partikular erregistratua izatea, Gipuzkoakoa, edo merkataritza jarduera Gipuzkoan gauzatzea, eta proiektuak/planak/kanpainak Gipuzkoan hedatzea.
  2. Hurrengo kategoria bakoitzeko sari bana bakarrik emango da. Entitate bakoitza hurrengoetako kategoria bakarrera aurkeztu ahal izango da:
    1. Industria enpresa
    2. Zerbitzuen enpresa
    3. Saltokia
    4. Elkartea
    5. Entitate publikoa
    6. Ikastetxea
  3. Hautagai izan nahi dutenek formatu digitalean aurkeztu beharko dute planaren/proiektuaren/kanpainaren memoria. Memoria horretan sartu beharko dira: aurkeztutako planaren/proiektuaren/kanpainaren helburuak, plangintza, egikaritza eta emaitzak, erabilitako euskarrien eta tresnen deskribapena, horietako bakoitzaren helburua eta azken helburuarekiko lortzen dutena.

 

  1. 2019ko otsailaren 27tik aurrera bidali ahal izango dira proposamenak. 2019Ko martxoaren 31ko 23:59 arte jasoko dira hautagaitzak. 
  2. EL DIARIO VASCO-K, epaimahai kideekin batera, proposamen guztiak aztertuko ditu, zehaztutako kategoria bakoitzeko 3 finalistak erabakiko ditu, eta lehiaketaren webgunean plazaratuko ditu 2019ko maiatzaren 1ean. Gainerako hautagaitzak, puntuazio ordenan, ordezko gisa geratuko dira hautatutako baten batek finalista baldintzari uko egingo balio. Antolatzaileak emailez edota telefonoz jarriko dira harremanetan finalistekin, finalista direla haiei jakinarazteko. Proiekturen batek uko egingo balio finalista izateari, eta puntu gehien dituen hurrengo hautagaiari lekua egiteko, parte hartzaileek uko egite hori finalista izatearen berri jasotzen dutenetik 24 orduko epean jakinarazi beharko diote antolatzaileei uko egiten diotela.
  3. 4.1 atalean zehaztutako sei kategoria horietako bakoitzeko sarituak zehazteko, epaimahaia eratuko da. Eskakizunak aurkezteko epea irekitzen den egun berean adieraziko dira epaimahaiko kideen izenak. Finalista guztiak aztertu ondoren, epaimahai honek erabakiko du sei kategoria horietako bakoitzaren irabazlea nor den.
  4. Hautespen hori egin ahal izateko, hurrengo irizpideen erreparatuko zaie: planaren/kanpainaren/proiektuaren plangintza, inpaktuaren/emaitzen egikaritza maila, erabilitako tresna eta euskarri digitalak.
  5. Irabazleen izenak 2019ko ekainaren 10ean egingo den sari banaketan emango dira ezagutzera. Premios Diariovasco.com webgunean ere argitaratuko dira.
  6. DIARIOVASCO.COMek eskubidea du oinarri hauetan zehaztutako baldintzak eta terminoak betetzen ez dituen edo lehiaketaren funtsaren aurka doazen hautagaien parte hartzea baztertzeko.
  7. Premios Diariovasco.com  webgunean Diariovasco.com sarietan parte hartzeko argitaratutako jarraibide guztiek lehiaketa honen oinarriak eratzen dituzte.
  8. Premios Diariovasco.com sarietan parte hartzeko, lehiaketaren oinarriak eta jarraibideak onartu behar dira, eta baita EL DIARIO VASCOk sarien ondoriozko ebazpenetan jarraitutako irizpidea ere.
  9. EL DIARIO VASCOk eskubidea du proposamenak jasotzeko epeak aldatzeko eta bozketak edota hautagaiak eta sarituak argitaratzeko.
  10. Premios Diariovasco.com  lehiaketaren inguruko eskubide guztien jabea EL DIARIO VASCO da.
  11. EL DIARIOVASCOk eskubidea du lehiaketa zentzuzko arrazoiengatik edo sarien funtsaren aurka doazen arrazoiengatik lehiaketa aldatu, eten edo bertan behera uzteko, enpresarentzako inolako erantzukizunik sortu gabe.
  12. Epaimahaiko kideren batek entitate hautagairen batekin nolabaiteko interesa badu, bozketan inhibituko da eta epaimahaiko beste kideei utziko die botatzen.
  13. Premio Diariovasco.com lehiaketaren aurreko edizioetan saritutako entitateak berriz ere aurkeztu ahal izango dira hautagai gisa, beti ere aurkeztuko duten plana/proiektua/kanpaina bere garaian saritu zutenaren desberdina bada.

Antolatzailea:

El Diario Vasco

Sustatzailea:

Diputación Foral de Gipuzkoa

Babeslea:

CaixabankMovistar

Vocento
RSS

Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Política de cookies | Publicidad |