1.-Diariovasco.com Sariak DIGITAL VASCA S.L.ren lehiaketa bat da. Bere helburua Internet sustatzea eta baliabide honen bidez jarduerak garatzen dituztenen lanaren kalitatea eta esfortzua aitortzea da.

2.- Lehiaketak 39 eguneko iraupena izango du. Lehiaketa 2007ko urriaren 22ean hasiko da hautagaien igorpenarekin eta 2007ko azaroaren 29an amaituko da sari banaketarekin.

3.- Lehiaketa Diariovasco.com-en web orriaren bidez egingo da, www.diariovasco.com.

4.- Sarietarako hautagai izateko baldintzak dira:

Web orri onena honako kategorietan: enpresa web orri onena, 2.0 web orri onena, zerbitzu web orri onena, pertsona/elkarte web orri onena
a.- Norberaren domeinuaren jabe izatea.
b.- Gipuzkoako probintzian erregistratutako eta kokatutako, egoiliarra edo jaioa, instituzio, erakunde, enpresa, elkarte edo partikular izatea.

Web publizitate kanpaina onena:
- 2007an Diariovasco.com-eko edozein orrialdetan sartuta egon izana.

5.- Honako bost kategoria bakoitzerako sari bakarra ezartzea:

'Enpresa web orri onena' Sari hau bezeroekiko eta hornitzaileekiko bere harremanak hobetzeko, marketing eta komunikazioa egiteko, merkataritza erakartzea hobetzeko eta abarrerako interneteko gunearen erabilera eraginkorra egiten duten edozein tamainatako enpresei zuzenduta dago.

'Instituzio web onena' Hiritarrekin beren harremanak hobetzeko, udal bizitza irisgarriago egiteko, administrazio izapideak on-line egitea sustatzeko, parte hartzea sustatzeko eta abarrerako Internet erabiltzen duen edozein erakundek lortu ahal izango du sari hau.

'2.0 web orri onena' 2.0 web delakoaren edozein modalitatearen bidez (foroak, blogak, gizarte sareak, eta abar.) internautekin elkarrekintzari etekina ateratzen dioten web guneei zuzenduta dago sari hau.

'Pertsona/Elkarte web orri onena' Era eraginkor edo/eta originalean intereseko komunitate bati (txikia edo handia) edukiak edo zerbitzuak eskaintzeko bere web gunea erabiltzen duen edozein pertsona edo elkartek izango du aukera sari hau lortzeko.

'Web publizitate kanpaina onena' SBere originaltasunarengatik, sormenarengatik eta bitartekoaren ezaugarrien aprobetxamenduarengatik azpimarragarria izan eta 2007. urtean Diariovasco.com-en publizitate kanpainak egin dituzten agentzia eta iragarleei zuzenduta dago sari hau.

6.- Halaber, 'Publikoaren saria' izeneko sari bezeria ezarriko da. Saria Diariovasco.com-eko irakurleen bozketen bidez erabakiko da, oinarri hauetan aurrerago ezartzen den prozeduraren bidez.

7.- Diariovasco.com-eko erabiltzaileek web orrietarako ezarritako lau kategorietarako web orri hautagaiak proposatu ahal izango dituzte, eta aldi berean, Diariovasco.com-en 2007. urtean zehar argitaratutako web publizitate kanpaina onena hautatu ahal izango dute. Proposamenak helaraziko dira http://premios.diariovasco.com web orriaren bidez, 2007ko urriaren 22an, astelehena, hasita. Proposamenak aurkezteko epea 2007ko azaroaren 4ko 24.00etan amaituko da.

8.- Web orri hautagaiak eta/edo web publizitate kanpainak proposatzeko, erabiltzaileak ez du zertan Diariovasco.com-en izen emanda egon behar. Eman beharko den betebehar bakarra e-maila ematea izango da. Datu hau indarrean dagoen legediak eskatzen duen segurtasun eta konfidentzialtasun neurriak betetzen dituen, eta sari hauek kudeatzeko helburua duen artxibo batean gordeko da. Sarrera-, zuzentze-, ezabatze- eta oposizio-eskubideak gauzatu ahal izateko honako e-mail honetara jo dezakezu: contactanos@diariovasco.com

9.- Diariovasco.com-ek proposamen guztiak aztertuko ditu, bost kategorietarako hiru finalista hautatuko ditu eta datorren azaroaren 9an emango ditu jakitera bere web orriaren bidez.

10.- Bost kategorietan saritutakoak hautatzeko Internet sektorearen hainbat eremurekin erlazionatutako profesionalez osatutako epaimahaia osatuko da. Finalista guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak ezarritako bost kategorietako bakoitzean irabazlea zein izango den erabakiko du.

11. Diariovasco.com-ek, era berean, web onenari 'Publikoaren saria' izeneko saria ezarri du. Sari honen irabazlea zein den erabakitzeko erabiltzaile bakoitzak bere botoa eman ahal izango dio 12 web orri finalistetako bati. Erabiltzaile bakoitzak behin bakarrik parte hartu ahal izango du bozketa-prozesu honetan eta ezinbesteko baldintza izango da Diariovasco.com-en izen emanda egotea. 'Publikoaren sari' berezi hau erabiltzaileen boto kopuru gehien jaso dituen web orriak jasoko du, berdin delarik zein kategorietakoa den.

12. Diariovasco.com-eko erabiltzaileek Gipuzkoako web orri onenaren 'Publikoaren saria' bozkatu ahal izateko epea azaroaren 9an hasiko da eta 2007ko azaroaren 23an amaituko da 24.00etan.

13.- Erabiltzaileen parte hartzea sustatzeko, Diariovasco.com-ek 'Publikoaren saria' parte hartu duten erabiltzaileen artean bidai bat zozketatuko du. Sariaren edukia 2007ko azaroaren 9an jakitera emango da http://premios.diariovasco.com web orrian, hau da, bozketa irekitzen den unean.

14.- 'Publikoaren saria' epaimahaiak jada saritu ez duen web orri bozkatuenak irabaziko du.

15. 'Publikoaren saria' parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da Diariovasco.com-en izen emanda egotea eta ezinbestekoa izango da, horretarako prestatutako formularioan agertzen diren datu guztiak betetzea. Inprimaki honetako informazioa izaera konfidentzialeko fitxategi automatizatu baten sartuko da. Fitxategi honen pribatutasun-politika Diariovasco.com-en zehazten da http://www.diariovasco.com/interactivo/comun/condiciones.html

16.- 'Publikoaren saria' bozketan parte hartzen duten guztiek baimen ematen diote DIGITAL VASCA S.L.ri beren izenak argitaratzeko bai eta beren izen eta irudia Vocentoko gainerako web eta argitalpenetan erabiltzeko.

17- Eduki pornografikoak, bortitzak, xenofoboak edo jarduera edo zerbitzu ilegaletara bultzatzen duten guneak ezingo dute sari hauetan parte hartu.

18.- Lehiaketa honetako edozein sarietarako hautagai diren web orrien edo hautagaiak proposatzen edo bozkak ematen dituzten erabiltzaileen parte hartzea guztiz doakoa da eta ez du berekin ekartzen erosketetarako inolako beharrik.

19.- Irabazle suertatutako web orrien izenak bai eta web publizitate kanpaina onenaren irabazleak 2007ko azaroaren 29ean egingo den jendaurreko ekitaldi batean emango dira ezagutzera. Halaber http://premios.diariovasco.com web orrian argitaratuko dira.

20.- DIGITAL VASCA, S.L.-k oinarri hauetan ezarritako parte hartze termino eta baldintzak betetzen ez dituzten edo lehiaketaren izpirituaren kontrako edozein web edo erabiltzaile errefusatzeko eskubidea beretzat gordetzen du.

21.- Diariovasco.com-eko (http://premios.diariovasco.com) web orrian Diariovasco.com Sariak lehiaketan parte hartzeko argitaratutako argibide guztiak lehiaketa honetako oinarrien parte dira.

22.- Diariovasco.com Sariak lehiaketan parte hartzeak lehiaketa honetako oinarri eta argibide guztien bai eta DIGITAL VASCA S.L.-k saritik nahiz zozketatik eratorritako edozein ebazpeni dagokion irizpideen onarpena suposatzen du.

23.- DIGITAL VASCA, S.L.-k proposamenen harrera-epeak, bozketa-epeak eta/edo hautagai eta sarituen argitalpen-epeak aldatzeko eskubidea beretzat gordetzen du.

24.- Diariovasco.com Sariak lehiaketako eskubide guztiak DIGITAL VASCA S.L.-ren jabetzakoak dira.

25.- DIGITAL VASCA, S.L.-k justifikatutako arrazoiengatik edo izpirituaren kontrako gertaerengatik lehiaketa aldatzeko, geldiarazteko edo bertan behera uzteko eskubidea beretzat gordetzen du, horrek ez dakarrelarik inolako ardurarik enpresarentzat.

26.- Argi dago, komunikabideetako web orriak lehiaketa honetatik kanpo daudela, bai eta babesleekin eta lehiaketaren laguntzaileekin erlazionatutako web orriak ere.

27.- Epaimahaikideren batek ebaluatu behar duen web orriren bateko parte bada edo bere interesa konprometitua badu, bozketa horretan ez da sartuko, eta gainerako epaimahaikideen irizpidearekin bat egingo du.


babesleak:KutxaempresasDiputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
laguntzaileak:Arizaunclínica BavieraLarogei