Javier Etxebeste

Javier Etxebeste

Goi mailako zuzendaritzan 20 urteko esperientziarekin, egun LOKKU LTD enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusia da. Londresen egoitza duen enpresa hau etxebizitzak on-line bilatzeko sektorera dedikatzen da eta 2007. urtean Espainian ere zabaldu da Nestoria bilatzailearen izenpean.

Yahoo! Enpresan hainbat kargu bete ditu: Yahoo! Europako Bilaketa eta Ecommerce-ko zuzendari nagusia, 1999. urte hasieran Yahoo! Españako zuzendari nagusi izan zen eta Yahoo! Españako presidente izan zen bere ekimenekin hasi zenera arte.

Business Media Interneteko negozio-aholkularitzako bazkidea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta egun hizlari gisa izen handia duen pertsona da.

Jose Antonio del Moral

Jose Antonio del Moral

José Antonio del Moral Web 2.0ra eskainitako Espainiako lehen enpresa den Alianzoko zuzendari bazkidea da. Deustuko Unibertsitateko abokatu ekonomista eta Belgikako Namur Unibertsitateko telekomunikazioetako masterra da.

Ya.com Internet Factory-ko bazkide sortzaile eta Vocentoko Interneteko edukietako arduraduna izan da. “La blogosgera hispana” eta “Web 2.0. Manual (no oficial) de uso” liburuen autoreetako bat da eta Startup 2.0. Europa-mailako lehiaketaren antolatzailea da.

Luistxo Fernandez

Luistxo Fernandez

Luistxo Fernandez (Eibar, 1966) idazlea eta kazetaria izan 1990eko hamarkadan (Euskaldunon Egunkarian eta beste medio batzuetan), 2000ko hamarkadan buru-belarri Internetera dedikatu aurretik.

Lagun batzuekin CodeSyntax enpresa sortu zuen web proiektuak bultzatzeko, eta horretan dihardu harrezkero, garapenak eginez bezeroentzat edo ekimen enpresarial propioekin (Aurki.com bilatzaile eta agregatzailea, Sustatu albistegia, Tagzania mapa proiektua).

Hiru hizkuntzatan da blogaria (eu, es, en) eta Eibar.org elkartearen barrutik, Gipuzkoako lehenbiziko blog komunitatea antolatzen lagundu zuen, Eibar.org-ekoa hain zuzen ere.

Unai Elosegi Insausti

Unai Elosegi Insausti

Unai Elosegi Insausti Hispavista S.L.-ko bazkide sortzaile eta zuzendari nagusia da. Interneteko bere ibilbidea, bere anaia den Jon Elosegik sortutako bilatzailea lagunduz hasi zuen, horretarako karrera amaierako proiektua erabiliz. 1996. urtean, proiektu hori beste zerbitzu batzuekin osatu zen eta hortik jaio ziren Hispavista.com web atari orokorra, eta Trabajo.com (enplegurako web gunea) eta LaBolsa.com (Burtsako informaziorako web gunea) guneak. Orduz geroztik, beren kategorietan aitzindariak izan diren garapenak gehitu zaizkio HispaVistari, horien artean, Galeon.com (web orriak ostatu hartzeko lekua), eta orain gutxi sortutako, Tu.tv bideo-trukaketarako web ataria, zeina estatu mailan lider bilakatu den. Horrekin batera, Unai Elosegik HispaVista Empresas sortu eta sustatu du. Barruti hau hirugarrenei zuzenduta dago, eta barrutiaren hainbat proiektu Enpresa Digital sariak irabazi dituzte.

HispaVistan hasi baino lehen, Unai Elosegik, Goi Mailako Ingeniari tekniko mekanikoak, ardura-karguak izan ditu Irizar, Guascor, Ramón Vizcaino eta Cinsa bezalako enpresetan.

Angel Irastorza

Angel Irastorza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren gizarteko Departamentuko Sistemen eta Informazio Gizartearen zuzendaria. Lehenago Diputazioko Lehendakaritza departamentuko udal kudeaketarako zuzendaria izan zen.

babesleak:KutxaempresasDiputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
laguntzaileak:Arizaunclínica BavieraLarogei