Enpresa web orri onena Sari hau bezeroekiko eta hornitzaileekiko bere harremanak hobetzeko, marketing eta komunikazioa egiteko, merkataritza erakartzea hobetzeko eta abarrerako interneteko gunearen erabilera eraginkorra egiten duten edozein tamainatako enpresei zuzenduta dago.

Instituzio web onena Hiritarrekin beren harremanak hobetzeko, udal bizitza irisgarriago egiteko, administrazio izapideak on-line egitea sustatzeko, parte hartzea sustatzeko eta abarrerako Internet erabiltzen duen edozein erakundek lortu ahal izango du sari hau.

2.0 web orri onena 2.0 web delakoaren edozein modalitatearen bidez (foroak, blogak, gizarte sareak, eta abar.) internautekin elkarrekintzari etekina ateratzen dioten web guneei zuzenduta dago sari hau.

Blog onena: Kategoria honetan hautagai izan daitezke enpresa izaera ez duten eta Internet bidez salmentara zuzenduta ez dauden blogak.  Gipuzkoan jaio edo bizi den blogdun edozein pertsona izan daiteke hautagai, berdin duelarik lantzen duten gaia.

Web publizitate kanpaina onena Bere originaltasunarengatik, sormenarengatik eta bitartekoaren ezaugarrien aprobetxamenduarengatik azpimarragarria izan eta 2009. urtean Diariovasco.com-en publizitate kanpainak egin dituzten agentzia eta iragarleei zuzenduta dago sari hau.

Halaber, Publikoaren saria izeneko sari bezeria ezarriko da. Saria Diariovasco.com-eko irakurleen bozketen bidez erabakiko da.

babesleak:KutxaempresasDiputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
laguntzaileak:Casino KursaalLarogeiEndanea Bastida Sukaldea Ampo