Hemen zaude: OINARRIAK

OINARRIAK

  1. Diariovasco.com Sariak DIGITAL VASCA S.L.ren lehiaketa bat da. Bere helburua Internet sustatzea eta baliabide honen bidez jarduerak garatzen dituztenen lanaren kalitatea eta esfortzua aitortzea da.
  2. Lehiaketak 30 eguneko iraupena izango du. Lehiaketa 2012ko urriaren 24an hasiko da hautagaien igorpenarekin eta 2012ko azaroaren 22an amaituko da sari banaketarekin.
  3.  Premios Diariovasco.com webgunearen bitartez egingo da lehiaketa, eta ondorengo puntuan zehaztutako kategorien barruan dauden webgune onenak hautatzea izango du xedetzat.
  4. Honako edizioan, sarietarako hautagaiak ondorengo moduetan izendatuko dira:
    1. 4.1. Erabiltzaileek sarietarako hautagaiak proposatzeko aukera izango dute, horretarako sortutako inprimakia betez honako oinarrietan zehaztutako epeen barruan. Hemen sartuko diren kategoriak ondorengo hauek izango dira: Webgune korporatibo onena, Administrazioaren webgune onena, e-commerce webgune onena, blog pertsonal onena, euskaraz egiteko ala euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena, Eskolan IKT-ak ondoen erabili duenari saria eta Bidasoako webgune onena.
    2. 4.2. Sari bereziak: Erabilerraztasunari sari berezia eta Garapen iraunkorraren aldeko IKT egitasmo onenari sari berezia. Sari berezi hauetan finalista bakarra egongo da, eta horrenbestez, irabazlea ere bakarra izango da. Datorren 2012ko azaroaren 22an egingo da sari banaketaren ekitaldia eta bertan emango da ezagutzera sari berezi bakoitzeko irabazlea.
  5. Sarietara hautagai izateko baldintzak:
    1. 5.1. Ondorengo kategoriatako webgune onena: Webgune korporatibo onena, Administrazioaren webgune onena, e-commerce webgune onena, blog pertsonal onena, euskaraz egiteko ala euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena, Eskolan IKT-ak ondoen erabili duenari saria eta Bidasoako webgune onena.
      1. Domeinu propioa izatea, blogen kasuan azpi domeinu propioa izan dezakete
      2. Erakundea, organismoa, elkartea, enpresa edo Gipuzkoan erregistratutako eta kokatutako, egoiliar edo bertan jaiotako, partikularra izatea.
    2. 5.2. Sari bereziak: Erabilerraztasunari sari berezia eta Garapen iraunkorraren aldeko IKT egitasmo onenari sari berezia.
      1. Erakundea, organismoa, elkartea, enpresa edo Gipuzkoan erregistratutako eta kokatutako, egoiliar edo bertan jaiotako, partikularra izatea.
  6. Honako kategoria bakoitzerako sari bakarra ezartzea. Web bakoitza ondoren zehazten diren kategoria bakarrerako hautagai bezala proposatu ahal izango da.
    1. Webgune korporatibo onena
      Sari hau bezeroekiko eta hornitzaileekiko bere harremanak hobetzeko, marketing eta komunikazioa egiteko, merkataritza erakartzea hobetzeko eta abarrerako interneteko gunearen erabilera eraginkorra egiten duten edozein tamainatako enpresei zuzenduta dago. 
    2. Administrazioko webgune onena
      Hiritarrekin beren harremanak hobetzeko, udal bizitza irisgarriago egiteko, administrazio izapideak on-line egitea sustatzeko, parte hartzea sustatzeko eta abarrerako Internet erabiltzen duen edozein erakundek lortu ahal izango du sari hau.
    3. E-commerce webgune onena
      Internet bidez zerbitzu edo produktuen salmenta egiten duten webguneak.
    4. Blog pertsonal onena
      Kategoria honetan hautagai izan daitezke enpresa izaera ez duten eta Internet bidez salmentara zuzenduta ez dauden blogak. Gipuzkoan jaio edo bizi den blogdun edozein pertsona izan daiteke hautagai, berdin duelarik lantzen duten gaia.
    5. Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena
      Euskaraz egitea edo euskara ikastea bultzatzen duten erakunde pribatu zein publikoei zuzendutako saria.
    6. Eskolan IKT-ak ondoen erabili duenari saria
      Eskolan tresna teknologikoak erabiltzen dituen edozein hezkuntza erakundek, publikoak zein pribatuak, parte hartu ahal izango du honako kategorian. Hemen sartuko dira ere bai tresna teknologikoak modu didaktiko ala pedagogikoan erabiltzen dituztenak ere.
    7. Bidasoako webgune onena
      Enpresa munduko ala partikularrak diren webgune publiko zein pribatuek eskuratu ahal izango dute honako saria. Bidasoako kultura, gizarte, turismo, enpresa edota zerbitzu eskaintza bultzatu, sostengatu ala zabaltzea izan beharko dute xedetzat.
  7. Horrez gainera, sari berezi bat egongo da, Publikoaren Saria alegia. Datorren azaroaren 22an ospatuko da VII. Premios Diariovasco.com Sarien banaketa eta in situ bozkaketa sistema baten bitartez erabakiko da Publikoaren Saria, ekitaldi horretan bertan biltzen direnen botoak jasoko dituena.
    1. 7.1. Ondorengo kategoriatan finalista diren webguneek eskuratu ahal izango dute saria: Webgune korporatibo onena, Administrazioaren webgune onena, e-commerce webgune onena, blog pertsonal onena, euskaraz egiteko ala euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena, Eskolan IKT-ak ondoen erabili duenari saria eta Bidasoako webgune onena. Epai mahaiaren saria eskuratu arren, jaso ahal izango dute sari hau ere bai.
    2. 7.2. Sari banaketan bildutakoen artean boto gehien lortzen dituena izango da Publikoaren Saria lortzen duen webgunea. (Parte-hartzaile 1= Boto 1).
  8. Diariovasco.com webguneko erabiltzaileek hautagaiak proposatu ahali zango dituzte 4.1 puntuan jasotako kategorietarako. Hautagaitza proposatzeko ez da beharrezkoa izango webgunearen jabe edo administratzailea izatea. Hautagaitza bat proposatzeko Premios Diariovasco.com Sarien webgunean horretarako bereziki jarritako inprimakia bete beharko da, proposatzen den webgunearen helbidea eta bere kategoria zehaztuz.
  9. Proposamenak lehiaketako webgunearen bitartez bidali ahal izango dira, 2012ko urriaren 24tik aurrera.  Hautagaitzak jasotzeko epea, berriz, azaroaren 6ean amaituko da, 12.00etan.
  10. Proposamenak aintzat hartu ondoren,  Diariovasco.com webguneak kategoria bakoitzeko 3 finalista aukeratuko ditu. Hauek izango dira kategoriak: Webgune korporatibo onena, Administrazioaren webgune onena, e-commerce webgune onena, blog pertsonal onena, euskaraz egiteko ala euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena, Eskolan IKT-ak ondoen erabili duenari saria eta Bidasoako webgune onena. Finalistak lehiaketako webgunean emango dira ezagutzera, 2012ko azaroaren 9an, hain zuzen.
  11. 4.1. puntuan zehaztutako zazpi kategorietako saridunak izendatzeko epaimahai bat eratuko da. Interneten sektorearekin lotura duten hainbat alorretako profesionalek osatuko dute epaimahaia. Finalista guztiak aztertu ondoren, kategoria bakoitzeko irabazleak zeintzuk diren erabakiko du epaimahaiak. Aukeraketa egiteko orduan, epaimahaiak ondorengo irizpideak izango ditu kontuan: berrikuntza, diseinua, erabilgarritasuna, sozial-mediaren erabilera eta erabiltzailearentzako erabilgarritasuna.
  12. Eduki pornografikoak, bortitzak, xenofoboak edo jarduera edo zerbitzu ilegaletara bultzatzen duten guneak ezingo dute sari hauetan parte hartu.
  13. Lehiaketa honetako edozein sarietarako hautagai diren web orrien edo hautagaiak proposatzen edo bozkak ematen dituzten erabiltzaileen parte hartzea guztiz doakoa da eta ez du berekin ekartzen erosketetarako inolako beharrik.
  14. Datorren azaroaren 22an ospatuko den sari banaketan emango dira ezagutzera epaimahaiaren eta sari bereziak irabazi dituzten webguneak. Horrez gainera,  VII Premios Diariovasco.com sarien webgunean ere emango dira argitara.
  15. DIGITAL VASCA, S.L.-k oinarri hauetan ezarritako parte hartze termino eta baldintzak betetzen ez dituzten edo lehiaketaren izaeraren kontrako edozein web edo erabiltzaile errefusatzeko eskubidea beretzat gordetzen du.
  16. Diariovasco.com-eko web orrian VII Premios Diariovasco.com Sariak lehiaketan parte hartzeko argitaratutako argibide guztiak lehiaketa honetako oinarrien parte dira.
  17. Diariovasco.com Sariak lehiaketan parte hartzeak lehiaketa honetako oinarri eta argibide guztien bai eta DIGITAL VASCA S.L.-k saritik eratorritako edozein ebazpeni dagokion irizpideen onarpena suposatzen du.
  18. DIGITAL VASCA, S.L.-k proposamenen harrera-epeak, bozketa-epeak eta/edo hautagai eta sarituen argitalpen-epeak aldatzeko eskubidea beretzat gordetzen du.
  19. Diariovasco.com Sariak lehiaketako eskubide guztiak DIGITAL VASCA S.L.-ren jabetzakoak dira.
  20. DIGITAL VASCA, S.L.-k justifikatutako arrazoiengatik edo ekimenaren izaeraren kontrako gertaerengatik lehiaketa aldatzeko, geldiarazteko edo bertan behera uzteko eskubidea beretzat gordetzen du, horrek ez dakarrelarik inolako ardurarik enpresarentzat.
  21. Argi dago, komunikabideetako web orriak lehiaketa honetatik kanpo daudela, bai eta babesleekin eta lehiaketaren laguntzaileekin erlazionatutako web orriak ere.
  22. Epaimahaikideren batek ebaluatu behar duen web orriren bateko parte bada edo bere interesa konprometitua badu, bozketa horretan ez da sartuko, eta gainerako epaimahaikideen irizpidearekin bat egingo du.  

 

Antolatzaileen oharra, 2012ko azaroaren 6a: IKT-en erabilera eskolan izeneko kategoriaren barruan, kasuistika berezia antzeman dugu, izan ere, ikastetxe askok kanpoko domeinuetan ipini baitituzte beren web orriak (adibidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailan). Hori kontuan izanik, horiek ere parte har dezatela baimenduko dugu, nahiz eta domeinu propioa ez izan. Beren parte-hartzea posible egiteko eta gainontzeko kategorien artean bereizkeriarik ez sortzeko, berriz, kategoria guztietarako hautagaitzak bidaltzeko epea zabaltzea erabaki dugu azaroaren 7ko 12.00ak arte.



Babesleak:

SarenetLarogeiFederación Mercantil de Gipuzkoa

Laguntzaileak:

FicobaBengoaMovistarUbivote

Vocento
SarenetRSS

Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad Master El Correo