Hemen zaude: Hautagaiak - KATEGORIAK

KATEGORIAK

Webgune
korporatibo onena

Webgune korporatibo onena

Sari hau bezeroekiko eta hornitzaileekiko bere harremanak hobetzeko, marketing eta komunikazioa egiteko, merkataritza erakartzea hobetzeko eta abarrerako interneteko gunearen erabilera eraginkorra egiten duten edozein tamainatako enpresei zuzenduta dago.

Administrazioko
webgune onena

Administrazioko webgune onena

Hiritarrekin beren harremanak hobetzeko, udal bizitza irisgarriago egiteko, administrazio izapideak on-line egitea sustatzeko, parte hartzea sustatzeko eta abarrerako Internet erabiltzen duen edozein erakundek lortu ahal izango du sari hau.

E-commerce
webgune onena

E-commerce webgune onena

Internet bidez zerbitzu edo produktuen salmenta egiten duten webguneak.


Blog
pertsonal onena

Blog pertsonal onena

Kategoria honetan hautagai izan daitezke enpresa izaera ez duten eta Internet bidez salmentara zuzenduta ez dauden blogak. Gipuzkoan jaio edo bizi den blogdun edozein pertsona izan daiteke hautagai, berdin duelarik lantzen duten gaia.

Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena

Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onen

Euskaraz egitea edo euskara ikastea bultzatzen duten erakunde pribatu zein publikoei zuzendutako saria

Eskolan IKT-ak ondoen
erabili duenari saria

Eskolan IKT-ak ondoen erabili duenari saria

Eskolan tresna teknologikoak erabiltzen dituen edozein hezkuntza erakundek, publikoak zein pribatuak, parte hartu ahal izango du honako kategorian. Hemen sartuko dira ere bai tresna teknologikoak modu didaktiko ala pedagogikoan erabiltzen dituztenak ere.

Bidasoako
webgune onena

Bidasoako webgune onena

Enpresa munduko ala partikularrak diren webgune publiko zein pribatuek eskuratu ahal izango dute honako saria. Bidasoako kultura, gizarte, turismo, enpresa edota zerbitzu eskaintza bultzatu, sostengatu ala zabaltzea izan beharko dute xedetzat.

Sari berezia erabilerraztasuna
bultzatzen duenari

Sari berezia erabilerraztasuna bultzatzen duenari

Desgaitasuna duten pertsonen artean teknologia berrien erabilera bultzatzen duten erakundeei dago zuzendua honako saria. Erabilerraztasuna xedetzat izanik, tresna, ekintza ala programa espezifikoak martxan jarri dituzten erakundeak hartuko dira aintzat.

Garapen iraunkorraren aldeko IKT egitasmo onenari sari berezia

IKT proiektu onenari eta garapen iraunkorrari sari berezia

IKT-ez baliatuz erakunde publiko zein pribatuek martxan jarri duten programa edo ekintzei dago zuzendua honakoa saria. Aipatu programa edo ekintzek energia eraginkortasuna ahalbidetu beharko dute, edota baliabide eskasen ardurazko kudeaketa.

Publikoaren sari
berezia webgune onenari

Publikoaren sari berezia webgune onenari

Sari berezi bat banatuko da, Publikoaren Saria izenekoa. Diariovasco.com sarien banaketa-ekitaldira joaten direnen botoen bidez erabakiko da. Bertan egingo da bozketa.


Babesleak:

SarenetLarogeiFederación Mercantil de Gipuzkoa

Laguntzaileak:

FicobaBengoaMovistarUbivote

Vocento
SarenetRSS

Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad Master El Correo