Hemen zaude: EPAIMAHAIA

EPAIMAHAIA

Felix Vela

Felix Vela

UPV-EHUn Informatikan lizentziaduna da Felix Vela eta Diversius eta Forvo ekimenetako fundatzaile. Munduko ahoskatze gidarik handiena da Forvo. Existitzen diren hitz guztiak biltzen ditu, bertoko hiztunen ahoskerarekin. Donostian sortu zen honako egitasmoa, zeinak 2 milioi ahoskera jasotzen dituen, 300 hizkuntzatan. Gainera, munduko 50 webgunerik onenen artean kokatuta dago, TIME aldizkariaren arabera. Bestalde, web-garapeneko enpresa da Diversius, zeinak webgune berezi, dinamiko eta berritzaileak sortzea duen helburu.

Iñigo Kortabitarte

Iñigo  Kortabitarte

El Diario Vascoko Negozio-Garapen eta Berrikuntzako Zuzendari da Iñigo Kortabitarte. Konpainiaren eraldaketa digitala bultzatzea, negozio-aukera berriak identifikatu eta aurrera eramatea, merkatu berrietan dibertsifikatzea, aliantza estrategikoak egitea, eta produktuan, prozesuetan zein bezeroaren ezagutzan berrikuntza sustatzea dira, besteak beste, bere eginkizun nagusiak. Horrez gainera, ESIko (European Software Institute) Kontseiluko eta Tecnaliako Berrikuntza Estrategien Dibisioko kide da.

Hori baino lehenago, berriz, Digital Vasca konpainiako Zuzendari Kudeatzaile gisa aritu zen, eta online bitartekoen eskualdeko merkatuan diariovasco.com webgunea lider gisa kokatzea ahalbidetu zuen. Horrez gainera, Sareneteko Bezeroentzako Zerbitzuen ataleko Zuzendari izan zen, eta hainbat enpresa-egitasmotako fundatzailekide, besteak beste, Moda Made in Spain eta Arista. Era berean, Deustuko Unibertsitateko eta ISDIko hainbat programatan irakasle-gonbidatu gisa aritu ohi da, #CICD Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuko bultzatzailea da.

Nacho de Pinedo

Nacho de Pinedo

Internet Garatzeko Goi Mailako Institutuko (IGGI) sortzailekide eta CEO da Nacho de Pinedo. Ekosistema digitalari bultzada ematea da aipatu erakundearen helburua eta horretarako profesionalei, ekintzaileei eta erakundeei prestakuntza eta aholku ematen die. Horrez gainera, InternetAcademi ezagutza digitalari buruzko e-learningeko plataformako CEO da.

Aldi berean, Internet Business-eko Masterreko zuzendari da De Pinedo. Bere osotasunean negozio digitalari buruzkoa den lehen masterra da hori eta bertan irakasle lanetan jarduten direnak interneteko profesionalik onenak dira Espainia mailan. Hainbat start up-ei aholkularitza ematen die, zeinetan IGGI-k esku hartzen duen Business Angel fondoaren bitartez. “Optimismo Digital” blogeko editore da. FIDI Interneten Garapenerako Nazioarteko Fundazioko presidentea da, zeinak GKEen digitalizazioa bultzatzea duen helburu. ADIGITAL-eko (Ekonomia Digitalerako Elkarteko) Berrikuntza Batzordeko presidente eta Espainiako Iragarleen Elkarteko Adituen Komiteko kide eta Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuko Komisarioa da.

Hori baino lehenago, ordea, Canal+ eta Digital+ enpresatan Estrategia, Marketing eta Bezeroei zuzendutako saileko Zuzendari lanetan aritu zen. Bertan, De Pinedoren ekarpena bikoitza izan zen: izan ere, bezeroaren kudeaketa aurreratua eta ordainketa telebistaren negozioaren digitalizazioa bultzatu zituen.
Procter & Gamble-ko marketing sailean ekin zion bere ibilbide profesionalari.

Geroago, Expiga-ko sortzaile eta lehen presidente izan zen (P&G multinazionaleko zuzendari ohien elkartea) eta, gainera, marketing eta publizitatearen inguruko hainbat lehiaketatako epai mahaiko kide izan da (EFI, Imán, Ondas, Sol). 2006 urteko Sol ekitaldian, esate baterako, Urteko Iragarle izendatu zuten.

Charo Arranz

Charo Arranz

Sarenet-eko Marketin Zuzendari eta Deusto Business School-eko (Deustuko Unibertsitatea) Marketin Digital irakasgaiko irakasle da Charo Arranz.

Marketinaren inguruan egin du lan betidanik: hasieran, maila handiko kontsumoko produktuak merkaturatzen dituzten multinazionaletan (besteak beste, Procter&Gamble eta Reckitt&Colman); enpresentzako Interneteko zerbitzuen alorrean, geroago.

2000. urteaz geroztik, berriz, Sarenet-en egiten du lan, zeina enpresatan espezializatutako Interneteko operadore nagusia den Euskadin.

Bilbon jaio zen Arranz eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean. Bertan, hain zuzen, Marketin Digitaleko eskolak eman ditu Mega eta Inside Masterretan.

Antxon Benito

Antxon Benito

Sharer, Sharing Brands ekimeneko bazkide fundatzaile, roccomm 4u egitasmoko estrategia digitalari buruzko aholkulari eta 1001medios-eko kide da Antxon Benito (@antxon). TEDxBilbao eta TEDxPasaiaWomen ekimenetako antolakuntza taldeko kide izan da, eta Eats&Twits bezalako ekimenetan hartu ohi du parte, Bilbaon eta Donostian egindako ekitaldien antolakuntzan parte hartuz, besteak beste.
 
90eko hamarkadaren erdialdera Internet deskubritu zuenetik, mundu digitalarekin loturiko hamaika ekimen jarri ditu martxan . Gauzak horrela, 3 enpresa sortu ditu: publizitate agentzia bat, non gaur egunean ez duen bertan parte hartzen; negozio digitalei buruzko aholkularitza enpresa bat; eta Sharing Brands social media marketineko enpresa, zeinetan ahalegin gehien jartzen duen une honetan.

Ideame.info blogean idazten du, “ahal duen guztietan”. Bere ideiak edota esperientziak biltzen ditu bertan. Horren eredu da twitidea izeneko kontzeptua, 4 urtetan zehar landu duena eta #Twitideas Book liburuaren oinarri dena.

Gaur egun, berriz, zenbait ekimenetan ari da lanean, besteak beste,  Womaninweb, Richata, MetheOne (www.metheone.com eta http://talentator.metheone.com/), Socialmediáticos. Bestalde, BitForChange ekimenean ere parte hartzen du. Pertsonak aktibatu eta euren komunitatean aldaketaren eragile bihur daitezen bultzatzea da VoxCivicak sortutako eta garatutako programa horren xede nagusia. Aipatu programaren lehen ekitaldiko kide izan da Benito.


Babesleak:

SarenetLaboral KutxaLarogei

Laguntzaileak:

FicobaBengoaProyeliaBidasoa ActivaMovistarFMG

Vocento
SarenetRSS

Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Política de cookies | Publicidad | Master El Correo