Hemen zaude: EPAIMAHAIA

EPAIMAHAIA

Nerea Ibañez García

Nerea Ibañez García

ASPEGIko (Gipuzkoako Emakume Enpresari eta Zuzendarien elkartea) lehendakaria. FEDEPEV Emakume Enpresari eta Zuzendarien Euskal Federazioko lehendakariordea. EGILUZE Taldeko Zuzendari Nagusia, Bioekonomiaren eta ekonomia zirkularraren esparruko ekintzailea, CNMVk egiaztatutako inbertitzailea, enpresa arloko laguntza- eta aholkularitza-lanak ere egiten ditu.

Ikaslea eta ahaztailea. Exekutiboa eta dinamikoa. Abenturazalea eta ekintzailea. Gizarte-zale amorratua, eta kudeaketa lanpostuetan 15 urteko esperientzia duena.

Erakunde publiko zein pribatuetarako lan egin du, tartean daude Mercedes Benz, Visionlab, Gas Natural, Pernod Ricard, Multiasistencia, Allianz, Ocaso, CORREOS Taldea, Gestamp, ABB Niessen, Eroski, CINFA Laborategiak, ALMIRALL Pharma, MONDRAGON Korporazioa, BELLOTA tresnak, ULMA, IKUSI, Administrazio Publikoko Ministerioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, EJIE, METRO Bilbao, AENA, Espainiako Armada, Kardiologiako Espainiako Sozietatea, UVESCO Taldea, OSALAN, etab. .

Gorka Sagarna Larrañaga

Gorka Sagarna Larrañaga

Gipuzkoako Foru Aldundiko Eraldaketa digitaleko zuzendari nagusia, lehen erakunde honetako prentsa arduraduna izan zen (2015-2018). Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatua (Mondragon Unibertsitatea). Marketin, Publizitatea eta Komunikazioan Aditua.

Alex Cristóbal

Alex Cristóbal

Eibarren jaioa eta Irunen bizi da, Gipuzkoako Enpresen Zentroko zuzendaria da. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (ESTE), eta bankan 25 urte baino gehiagoko esperientzia du. Urte hauetan hainbat erantzukizun izan ditu Arriskuen Analista gisa, Enpresen Kudeatzaile gisa eta 2015eko urtarriletik aurrera Gipuzkoako Enpresen Zentroko zuzendari gisa.

Jon Paul Aizarna

Jon Paul Aizarna

30 urtetik gorako esperientzia du sektorean. Filosofia eta Letretan lizentziaduna da (Deustu, 1987), eta MBA Executive (Deustu, 2000).  Telebista merkaturatzen ekin zion bere ibilbide profesionalari, Publiespaña Mediaset konpainian (1989 – 1992). 1992an, GESTION DE MEDIOS agentzian hasi zen, Bezeroarentzako Zerbitzuen zuzendari. Gaur egun, Agentziako bazkide zuzendaria da, eta Euskadiko iragarle nagusientzako lan egin du, eta Euskadiko komunikabide nagusiekin kolaboratu du.

Komunikabide-agentzia da GESTION DE MEDIOS, PUBLICIS taldeko bazkidea. 1980tik dihardu Donostian. Ia 40 urte hauetan, komunikabide-plangintzaren alorreko liderra izan da, eta aitzindaria komunikabideen munduko gertaera garrantzitsuetan. Lehenengo telebista autonomikoak sortu zirenetik, euskarri grafikoak ugaritu, telebista pribatuak sortu zirenetik, eta –beharbada apurtzaile eta biziena izan zena– gure ingurunearen digitalizazioa gertatu zenetik.

Juan Mancisidor

Juan Mancisidor

“ADEGI Gipuzkoako Enpresen Elkarteko Enpresa eta Kanpo Harremanetako Zuzendaria naiz. Erakundearen marketin, komunikazio eta merkataritza sailak zuzentzen ditut, gero eta tresna eta euskarri digital gehiago txertatuz garatzen ditugun komunikazio-estrategietan.

Aurrez, EUROGAP Marketin Estrategiko eta Operatiboko Aholkularitza-enpresako bazkidea eta zuzendaria izan nintzen, erakundearen Bartzelona, Madril eta Donostiako bulegoetan. Nire ibilbide profesionalean, marka eta proiektu askoren merkaturatzean parte hartu dut, bai eta beharrezko komunikazio-ekintza ezberdinen diseinuan eta ezarpenean ere. Gero eta gehiago erabiltzen dut gertaeren antolaketa, marka-esperientziak sortzeko bide gisa”.

Iñigo Muguruza

Iñigo Muguruza

Marketin eta Berrikuntzako Zuzendaria Gipuzkoako Ganberan. Euskadiko Zentro Teknologikoei lotuta ekin zion bere bizitza profesionalari, GAIKER zentro teknologikoko Ingurumen Teknologien Zuzendari.  1998an hasi zen Gipuzkoako Ganberan, Gipuzkoako industriako azpi-kontratazioko eskaintza sustatzeko lanak garatzen eta ingurumenarekin eta energia-aurrezpenarekin eta -eraginkortasunarekin lotutako proiektuak abian jartzen.

2000. urteaz geroztik, eta modu progresiboan, marketinera hurbiltzen joan dira bere eginkizunak, marketinaren alderdi digitala barne. Azkeneko hamarraldian, Gipuzkoako enpresetan marketina eta online bidezko salmenta sustatzeko hainbat proiektutan hartu du parte, hala nola I-micropymes, Gipuzkoa Market eta Eus-commerce. Ganberan hasi zenetik, Gipuzkoako Ganberak urtero ematen dituen enpresa-sarien antolaketan parte hartu du.

Antolatzailea:

El Diario Vasco

Sustatzailea:

Diputación Foral de Gipuzkoa

Babeslea:

Caixabank

Vocento
RSS

Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Política de cookies | Publicidad |