'Enpresa web orri onena' Sari hau bezeroekiko eta hornitzaileekiko bere harremanak hobetzeko, marketing eta komunikazioa egiteko, merkataritza erakartzea hobetzeko eta abarrerako interneteko gunearen erabilera eraginkorra egiten duten edozein tamainatako enpresei zuzenduta dago.

'Instituzio web onena' Hiritarrekin beren harremanak hobetzeko, udal bizitza irisgarriago egiteko, administrazio izapideak on-line egitea sustatzeko, parte hartzea sustatzeko eta abarrerako Internet erabiltzen duen edozein erakundek lortu ahal izango du sari hau.

'2.0 web orri onena' 2.0 web delakoaren edozein modalitatearen bidez (foroak, blogak, gizarte sareak, eta abar.) internautekin elkarrekintzari etekina ateratzen dioten web guneei zuzenduta dago sari hau.

'Pertsona/Elkarte web orri onena' Era eraginkor edo/eta originalean intereseko komunitate bati (txikia edo handia) edukiak edo zerbitzuak eskaintzeko bere web gunea erabiltzen duen edozein pertsona edo elkartek izango du aukera sari hau lortzeko.

'Web publizitate kanpaina onena' Bere originaltasunarengatik, sormenarengatik eta bitartekoaren ezaugarrien aprobetxamenduarengatik azpimarragarria izan eta 2007. urtean Diariovasco.com-en publizitate kanpainak egin dituzten agentzia eta iragarleei zuzenduta dago sari hau.

Halaber, 'Publikoaren saria' izeneko sari bezeria ezarriko da. Saria Diariovasco.com-eko irakurleen bozketen bidez erabakiko da.

babesleak:KutxaempresasDiputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
laguntzaileak:Arizaunclínica BavieraLarogei