Txomin Alkorta Oyarbide

Txomin Alkorta Oyarbide

Bere karrera guztia Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartera (EJIE) lotua egon da. Bertan hasi zen analista programatzaile gisa eta ondoren enpresa honen Gipuzkoako arduradun izan zen. EJIEko instalazioen arduradun gisa epe labur batez lan egin ondoren, orain lau urte da KZGunea proiektuaren zuzendaria dela.

Alfabetizazio digitaleko proiektu instituzional honekin erabilerraztasun handia duen web atari bat garatu da (bai eta sariak jaso ere) eta telezentroetako tutoreen laguntzarekin irabazi asmorik gabeko euskal elkarteek sortutako ia 300 komunitate birtualek dute bertan kokalekua.

Josu Aramberri

Josu Aramberri

EHUko irakaslea da. Euskadiko interneteko lehen erabiltzaileetakoa izan zen 1985. urtean, Donostiako Informatika Fakultatea Sarean sartu zenean. I2BASK Sare Akademikoaren koordinatzailea da, Internet Society-ren espainiar kapituluko lehendakariordea, bai eta Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazioko zaindaria ere. Komunikazioen azpiegiturak, eLearning, eduki digitalak, bideokonferentzia eta laguntza-guneak (wiki) bezalako gaietan lan egin du.

Beste karguen artean honakoak izan ditu: Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria, EHUko irakasleen errektoreordea, Informatika fakultateko dekanoa eta Informatika departamentuko zuzendaria.

Carmelo R. Fernández Rupérez, 'Ray'

Carmelo R. Fernández Rupérez, "Ray"

IKT sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, egun Proyeliako lehendakaria da, proiektuka lan egitera zuzendutako lehen espainiar enpresa. 90. hamarkadatik, B+G, berrikuntza eta informazio sistemen arloetako aholkularia izan da, eta egun prestatzaile, hizlari eta teknologia zabaltzaile lanak egiten ditu.

Internetera lotutako lanen artean topa daitezke 1999 eta 2001. urteen arteko "EuskadInternet" kongresuak, egun orain funtzionatzen jarraitzen duten eta XX. mendean merkaturatutako web zerbitzu batzuk, edo internet & euskadi elkarteko bigarren lehendakaria izatea.

Egoera solidoaren fisikoa da. Ordenagailu zientzian master, eta 1993. urteaz geroztik proiektu zuzendaritzako irakaslea da unibertsitatean. Administrazio publikoan software liberak duen paperera eskainitako Infloss World-en bazkide-sortzailea da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren Euskadi+Innova programaren aholkulari sonatua da.

Haritz Rodríguez

Haritz Rodríguez

Kazetari gisa aritu zen lanean Gara egunkarian, papelean nahiz edizio elektronikoan. Interneten buru-belarri murgildu ostean, Info7.com irrati digitalaren sorkuntzan parte hartu zuen, eta baita Gaur8.info euskarazko egitasmo komunikatiboan ere. Egun, bertan dago ostatu hartuta bere bloga, Gutenberg Galaxia.

Bere egitasmo pertsonalen artean Euskaltube.com da azpimarratzekoa, bideoak elkarbanatzeko euskara hutsezko lehenengo ataria eta II Premios Diariovasco.com Sarietan irabazle izan zelarik Web 2.0. kategorian.

Gaur egun, sareko egitasmo pertsonal ezberdinekin bateratzen du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan komunikazio arduradun gisa egiten duen lana. Gainera, astero hitz egiten du teknologia berriei buruzko tertuliatan, Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta Onda Cero irratietan.

Sabino San Vicente

Sabino San Vicente

Urretxun jaioa, Euskal Encounter-eko zuzendaria da. Euskal Encounter 1994 urteaz geroztik urtero eta etengabe egin ohi den Europako informatika topaketa nagusienetakoa da eta azken 5 urtetan BEC izan da topagunea.

Era berean, Gipuzkoa Encounter-eko koordinatzaile eta zuzendaria da, Tolosako udalarekin batera, herria apirilean zehar teknologia erreferente bilakatu delarik.

Hurrengo asteetan estreinatuko den Euskaltel-en web gune berrirako proiektuaren arduraduna da. Euskaltel-eko Marketing sailean lan egiten du eta Mondragon Unibertsitateko enpresa zuzendaritzan Masterra du.

Angel Irastorza

Angel Irastorza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren gizarteko Departamentuko Informazio Gizarterako Sistemen zuzendaria. Lehenago Diputazioko Lehendakaritza departamentuko udal kudeaketarako zuzendaria izan zen.

patrocinan:KutxaempresasDiputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
colaboran:LogikalineSuper AmaraHipódromo