Imanol Abad

Imanol Abad

24 urterekin, Trourist-eko bazkide sortzailea da. Trourist turismo helmugak bizitzea eta ez soilik bisitatzea bilatzen duten pertsonen gizarte sare bat da, bertan mundutik deskonektatzeko baino konektatzeko intentzioarekin bidaiatzen duten pertsonak biltzen dira. Trourist irailean jarri zen martxan ExperienceLessen (beren balioak publikoari helarazi nahi dion ekimena) laguntzarekin

Imanol Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua da ESTEn  (azken sei hilabetekoa Los Angeleseko Loyola Marymount Universityn egin zituen) eta Marketing espezialitateko Masterra du ESTEn

Imanol Abad

Pepe Cervera

Pepe Zientzia Biologikoetan lizentziatua da eta UAM/El Pais Kazetaritza Eskolako Kazetaritza masterra eta El Pais Kazetaritza masterrak ditu.

1999. urtean Baquia.com sortu eta zuzentzen du. Web gune hau ekonomia berriari eskainita dago. Ondoren 20 minutos doako egunkarian hasi zen lanean web orriko erredaktore buru gisa, bertan jarri zuelarik martxan lehen aldiz  merkataritza komunikabide batean “copyleft” lizentzia. Egunkari (El Mundo, ABC, 20 minutos), aldizkari (Generación XXI, Muy Interesante, Quo, Dinero, Ausbanc) eta kazetaritza eta gizarte digital ikastaroetan lagundu egiten du.

20 minutuko zuzendaritza laguntzailea eta Kazetaritza Digitaleko Eskolako zuzendaria izan da. Egun Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakaslea da eta bertan Espainiako eta Latinoamerikatako egunkarietan lanean dauden kazetarien prestakuntza ikastaroak ematen ditu

Imanol Abad

Iñaki Lakarra Arcos

Mondragon Unibertsitateko Informatika departamentuko irakaslea da. EHUko Informatika Ingeniari Teknikoa, Mondragon Unibertsitateko Industria antolakuntzako ingeniaria, UOCeko Informatika Segurtasun Gradu-ondoan teknikari aditua.

MCC industria-kooperatiba taldeko Zientzia eta Teknologia Planaren gauzatzean parte hartze aktiboa izan zuen, bai eta 2001-2004 urte bitarteko Eusko Jaurlaritzaren Zientzia Teknologia eta Berrikuntza Planean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren e-Gipuzkoa Planean ere. Mondragon Kooperatibako TIC taldeko kide da.

TIC-en kudeaketan ikertzen lan egiten du. Eremu horretan proiektu eta enpresen aholkularitzan lan ezberdinak egin ditu, bai eta gaiarekin erlazionatutako artikulu asko argitaratu ere.

Ainhoa Lete

Ainhoa Lete

Donostiar hau, Tecnum unibertsitateko industria antolakuntzan ingeniaria, software ingeniari gisa lan egin du Siemens etxerako bai Alemanian bai Suitzan ere. 2000. urtean nazioarteko esperientziadun ingeniari talde batekin batera Donewtech sortu zuen. Enpresa honek softwarean oinarritutako neurrira egindako konponbideen garapena egiten du. Bertako gerentea da.

2008an Addonia sortu zuen, SAP Business One kudeaketa sistemari buruzko konponbideak ezarri eta garatzera dedikatzen den enpresa.

Imanol Abad

Alberto Ortiz de Zárate Tercero, "alorza"

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio departamentuko Herritarren arretarako zerbitzuaren zuzendaria. Administraciones en red blogaren argitaratzaileetako bat da. Blog hau 2005. urteaz geroztik, Herri administrazioa erdigune gisa hartzen dituzten elkarrizketak ezartzen ditu, nola hobetu eta herritarrengana nola gerturatu eztabaidatuz.

1964. urtean jaioa, bi seme ditu eta Bilbon bizi da. Psikologian lizentziatua da baina urteak eta irakurketek beste eremu batzuetarantz zuzendu dute. Bilbon bizi da eta Internet bere bigarren bizilekua du. Aprendices, Las ideas, Polika 2.0 eta blogosfera publica komunitateetako kide da. Infonomíarekin “Manual de uso del blog en la empresa: como prosperar en la sociedad de la conversación liburua argitaratu du.

2004 eta 2009 urteen bitartean Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Modernizatzeko bulegoaren proiektu arduraduna izan da. Osasun zerbitzu publikoaren kudeaketan 10 urte lan egin ditu. Enpresa aholkulari gisa sei urteko esperientzia du.

Imanol Abad

Angel Irastorza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren gizarteko Departamentuko Informazio Gizarterako Sistemen zuzendaria. Lehenago Diputazioko Lehendakaritza departamentuko udal kudeaketarako zuzendaria izan zen.

babesleak:KutxaempresasDiputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
laguntzaileak:Casino KursaalLarogeiEndanea Bastida Sukaldea Ampo