Maite Goñi

Maite Goñi

Maite Goñi Mondragon Unibertsitatean eta Ordiziako Jakintza Ikastolan irakasle da. Euskal eta Ingeles Filologian lizentziatua, azken urteak hizkuntzen irakaskuntzan IKTak txertatzeari ekin dio. Horren lekuko dira bere parte hartzea IKTeroak blogean (Internet Argia Saria 2007), eta Euskaljakintza egitasmoan nahiz honen atal garrantzitsua den Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko Euskaljakintza blogean (Estatu mailako I. Espiral Saria 2007 gelako blog onenari; ; Diariovasco.com Saria 2007 , Gipuzkoako pertsona/elkarte web orri onenari; eta 2009ko Buber sarietan finalista, Euskara ondoen sustatzen duen weba atalean). Horretaz gain, unibertsitate, Berritzegune eta foro ezberdinetan ibiltzen da hitzaldiak eta ikastaroak ematen, teknologia berriak eta irakaskuntza arloen arteko uztarketa zabaldu nahian, batik bat euskara eta hizkuntzen alorretan.

Ouali Benmeziane

Ouali Benmeziane

Ouali Benmeziane Algeriako (Akbou) bereber mendietan jaio zen 1982. urtean baina Parisen hazi zen. Bertan 2007. urtera arte bizi izan zen, orduan Bartzelonara aldatu zelarik.

Parisko business school-a den IFAG-en enpresa marketin, komunikazio eta kudeaketa ikasi zuen. Ouali Webaren, bere botere, elkarreragin eta infinituaren zale amorratua da. Interneten boterean sinesten du eta bere pasioa eta ezagutza zabaldu nahi du ospakizunekin, hitzaldiekin, mintegiekin, workshop-ekin, ikastaroekin, networking-arekin eta marketin festekin!

Dowbleyou.com-eko zuzendari eragilea da eta SearchCongress (Lisboa, Madril. Bartzelona, Milan) bilatzaile-kongresuaren eta WebCongress online marketin-kongresuaren (Bartzelona, Madril, Lisboa, Malaga, Valentzia, Bilbo, Milan, Miami) sortzailea da.

Eneko Knorr

Eneko Knörr

Eneko Knörr (Gasteiz, 1975) Enpresa administrazioan eta zuzendaritzan lizentziatua da (LADE) Euskal Herriko Unibertsitatean eta Business School (AMP) enpresa-institutuan prestatu da.

Deboziozko ekintzailea bere lehen enpresa 2000. urtean sortu zuen eta porrot egindako esperientziaren ondoren, Hostalia sortu zuen. Urte gutxitan enpresa Espainiako hosting enpresa nagusienetako batean bilakatu zen. 2007. urtean enpresa saldu ondoren, Ideateca jarri zuen martxan, ideia laborategi bat, gehien bat bideojokoen munduan, Ibasket bezalako produktuekin. Berori mundu osoko hiru milioi Iphone baino gehiagotan instalatu da.

Enero Knörr Interneteko inbertitzaile eta Ekintzaile Elkartearen (AIEI) sortzaileetako bat da eta Venturepreneurs eta SeedRocket-eko kide da. Interneteko hainbat enpresetan inbertitzailea da.

Angel Irastorza

Angel Irastorza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren gizarteko Departamentuko Informazio Gizarterako Sistemen zuzendaria. Lehenago Diputazioko Lehendakaritza departamentuko udal kudeaketarako zuzendaria izan zen.

Vicent Partal

Vicent Partal

Vicent Partal (Bétera, 1960). Kazetaria. VilaWeb-eko zuzendaria.

El Temps, Diari de Barcelona, TVE eta La Vanguardia komunikabideetan egin du lan, besteak beste. 1995.urtean VilaWeb sortu zuen, katalanezko egunkari elektroniko nagusia, hain zuzen ere.

Kazetaritzako Bartzelona Hiria Saria, Kazetaritza eta Interneteko Sari Nazionalak eta Jaume I Ohorezko Saria irabazi ditu, besteak beste.

Nazioarteko politika, kazetaritza eta Interneti buruzko hainbat liburu argitaratu ditu. European Journalism Center-eko presidenteordea da. Erakunde honetan Europar Batasuneko kazetariak biltzen dira.

babesleak:KutxaDiputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
laguntzaileak:Viajes AranLarogeiSarenetOrtubia Inmobiliaria Abogados