Hemen zaude: EPAIMAHAIA

EPAIMAHAIA

Juanjo Azcárate

Juanjo Azcárate

Juan José Azcárate CCCko aholkulari nagusia da. Betidanik egon da hezkuntzaren, edizioaren eta komunikazioaren munduari lotuta. Contrapunto publizitate agentziako bazkide fundatzaile eta aholkulari izan zen eta Santiago Rodríguez-ekin batera Dimension sortu zuen, zuzeneko marketing-eko agentzia.

Zenith Optimedia Group taldearen Gestión de Medios konpainiako aholkularia da. Halaber, SearchMedia, Incipy Digital Innovation Management eta Inesdi-ko (Lanbideen Berrikuntza Digitaleko Institutua) bazkide fundatzaile eta aholkularia da.

FECEMDko (Zuzeneko Marketing-aren eta Komertzio Elektronikoaren Espainiar Federazioa) lehendakari izandakoa da, nahiz eta gaur egun, bertako lehendakariordea izan. Hizlari moduan parte hartu du hainbat kongresu, jardunaldi eta mintegitan.

Elena Gómez del Pozuelo

Elena Gómez del Pozuelo

Ekintzaile bezala esperientzia handikoa da eta gaur egun, bi proiektu ditu abian: La Cigueña del bebé eta Encesta.com. Gainera, Adigital-eko (Ekonomia Digitalaren Espainiar Elkartea) lehendakaria da, baita CEOEko Zuzendaritza Batzako kide, CEOEko Datuen Babeserako Batzordeko lehendakari eta Meta4ko aholkularia ere. Directivosplus.com eta secretariaplus.com-eko lehendakaria izandakoa da eta, aldi berean, AECEko (Komertzio Elektronikoaren Espainiar Elkartea) eta AEMDko ( Zuzeneko Marketing-aren Espainiar Elkartea) zuzendari nagusia.

Zuzenbidean lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Elkarteko Zuzenbide Masterra egin zuen Bruselasko Europar Ikasketen Institutuan.

Gainera, bi libururen eginkidea da: Nunca olvides esto. Los mejores consejos de grandes directivos españoles Edit. ESIC. eta Todavía crees que somos las que servimos el café. Halaber, akziodun eta aholkularia da www.incipy.com, www.inesdi.com eta www.womenalia.com-en.


Koro Castellano

Koro Castellanos

Koro Castellano Buyvip-eko zuzendari nagusia da, Tuenti-ko eta Unidad Editorial-eko Internet-eko zuzendari nagusi ere izandakoa. Azken honetan, elmundo.es-ko zuzendari kudeatzaile eta negozio garapenaren zuzendari izan zen.

San Pablo CEU Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua da eta 1982an hasi zen bere ibilbide profesionala Cambio 16 astekarian. 1987an Fotogramas aldizkarian sartu zen eta urtebete beranduago, El Globo astekariko talde fundatzailean parte hartu zuen. Geroztik, elkarrizketa eta erreportaje handiak egin zituen El País Semanal-en 9 urtez, Vía Digitalera joan arte. Azken honetan, zinema espainiarraren eskubideen erosketa arduraduna izan zen lehenik eta komunikazio zuzendaria beranduago.

Online Publishers Association-eko lehendakaria izan zen Europan, baita MediosOn-eko, Medios Online-ko espainiar elkarteko, lehendakari ere. MBA Honoris Causa izendatu zuen Negozioen Europar Eskolak.

Javier Rodríguez Zapatero

Javier Rodríguez Zapatero

Gaur egun, Espainia, Portugal eta Turkiako Google-ko zuzendari nagusia da. Interneten garatu da bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena. Gauzak honela, hainbat postu betearazle izan zituen Yahoo! Españan 2000ko maiatzetik aurrera eta 2006ko irailean konpainia honetako Europako salmenten lehendakariorde izatera iritsi zen. Halaber, marketing eta salmenten eremuan lan egin du Johnson Wax eta Procter & Gamble-n.

Kordoban jaioa, Javier Rodríguez Zapatero Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, Finantzetan espezializatua. Horretaz gainera, graduatu-ondoko titulu baten jabe ere bada, Auditoretzan espezializatua. Informazioaren teknologien inguruko hainbat elkartetako kide da eta hainbat MBA programatan irakasle izandakoa.


Sebastián Muriel

Sebastián Muriel

Gaur egun, Tuenti-ko, espainiako sare sozialik handieneko, Garapen Korporatiboko lehendakariordea da. Red.es-ko zuzendari nagusi izandakoa da. Erakunde publiko enpresarial hau, Telekomunikazioen Estatu Idazkaritzaren bidez eta Informazioaren Gizarterako (SETSI), Industria, Turismo eta Komertzio Ministeriora atxikirik dago eta bere egitekoa gure herrialdeko sareko gizartea bultzatzea da. FUNDETEC patronatuko kide da, baita EOI Negozioen Eskolako kide ere. Halaber, INTECO eta CENATICeko lehendakariorde exekutiboa da eta XBRL España elkarteko lehendakaria.

Sebastián Muriel Herrero telekomunikazio ingeniaria da, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (ETSIT-UMP) ikasia, baita Executive MBA ere, IESEk izendatua.

Aurretik, Sebastián Muriel-en ibilbide profesionala sektore pribatuan informazioaren eta komunikazioaren teknologiei (TIC) loturik egon da. Hewlett Packard-en hasi zen, Lucent Technologies-en lan egin zuen gero eta PricewaterhouseCoopers-ko negozio eta estrategiako aholkularitza taldeko kide izan zen.


Babesleak:

KutxaDiputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru AldundiaUniversidad de Deusto
Euskadi Goza ezazuGobierno VascoEuskadi SaboréalaGrupo SPRIEnpresa Digitala

Laguntzaileak:

LarogeiSarenetMetaposta

Vocento
SarenetRSS

Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad Master El Correo