Hemen zaude: Hautagaiak - KATEGORIAK
Sari hau bezeroekiko eta hornitzaileekiko bere harremanak hobetzeko, marketing eta komunikazioa egiteko, merkataritza erakartzea hobetzeko eta abarrerako interneteko gunearen erabilera eraginkorra egiten duten edozein tamainatako enpresei zuzenduta dago.
Hiritarrekin beren harremanak hobetzeko, udal bizitza irisgarriago egiteko, administrazio izapideak on-line egitea sustatzeko, parte hartzea sustatzeko eta abarrerako Internet erabiltzen duen edozein erakundek lortu ahal izango du sari hau.
Internet bidez zerbitzu edo produktuen salmenta egiten duten webguneak.
Kategoria honetan hautagai izan daitezke enpresa izaera ez duten eta Internet bidez salmentara zuzenduta ez dauden blogak. Gipuzkoan jaio edo bizi den blogdun edozein pertsona izan daiteke hautagai, berdin duelarik lantzen duten gaia.
Euskaraz egitea edo euskara ikastea bultzatzen duten erakunde pribatu zein publikoei zuzendutako saria
Eskolan tresna teknologikoak erabiltzen dituen edozein hezkuntza erakundek, publikoak zein pribatuak, parte hartu ahal izango du honako kategorian. Hemen sartuko dira ere bai tresna teknologikoak modu didaktiko ala pedagogikoan erabiltzen dituztenak ere.
Enpresa munduko ala partikularrak diren webgune publiko zein pribatuek eskuratu ahal izango dute honako saria. Bidasoako kultura, gizarte, turismo, enpresa edota zerbitzu eskaintza bultzatu, sostengatu ala zabaltzea izan beharko dute xedetzat.
Desgaitasuna duten pertsonen artean teknologia berrien erabilera bultzatzen duten erakundeei dago zuzendua honako saria. Erabilerraztasuna xedetzat izanik, tresna, ekintza ala programa espezifikoak martxan jarri dituzten erakundeak hartuko dira aintzat.
IKT-ez baliatuz erakunde publiko zein pribatuek martxan jarri duten programa edo ekintzei dago zuzendua honakoa saria. Aipatu programa edo ekintzek energia eraginkortasuna ahalbidetu beharko dute, edota baliabide eskasen ardurazko kudeaketa.
Sari berezi bat banatuko da, Publikoaren Saria izenekoa. Diariovasco.com sarien banaketa-ekitaldira joaten direnen botoen bidez erabakiko da. Bertan egingo da bozketa.
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.
Camino de Portuetxe, 2. 20018 San Sebastián
CIF B-20677878
Reservados todos los derechos. Queda prohibida la reproducción, distribución, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.
Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad Master El Correo