Hemen zaude: EPAIMAHAIA

EPAIMAHAIA

Jesús Ángel Bravo

Jesús Ángel Bravo

Fisikan lizentziaduna izateaz gainera, eskarmentu handiko ekintzaile ere bada Jesús Ángel Bravo. Softec egitasmoa eta Informazioaren Teknologiarekin lotutako beste zortzi enpresa sortu ditu. Gaia Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteko presidente, Robotiker/Tecnalia eta Novia Salcedo partzuergotako kide eta Elkargiko kontseilari izan da, besteak beste. Horrez gainera, ekintzaileei laguntza ematen dieten hainbat forotan esku hartzen du, esate baterako, Crecer+ eta Worklan foroetan.

Duela gutxi, enpresa berri bat sortu du: Camptecnologico. Haur eta gazteen artean teknologiaren inguruko ezagutza zabaltzea da aipatu egitasmoaren xedea. Gauzak horrela, bideojokoak sortzeko, robotak eraiki eta programatzeko eta mugikorrentzako aplikazioak egiteko baliabideak eskaintzen dizkie Camptecnologicok gaztetxoei. Bestalde, Sofcloudit-eko presidenteorde da, zeinek Cloud Broker Services delako plataformak sortzen dituen Telcos eta ISP sistementzat.

Roberto De Celis Ruiz

Roberto de Celis

Vocento taldeko Negozio arloko Zuzendaria da Roberto de Celis, eta baita Interneteko hainbat elkarteko kontseilari ere; 11870.com, besteak beste.

Interneten garapena eta bere ibilbide profesionala eskutik helduta egon dira beti. 2005. urtean, abc.es webguneko Zuzendari Nagusi izendatu zuten, abc egunkariak Interneten alde egin zuen apustuari bultzada emateko eta taldeko egunkarien edizio digitalak koordinatzeko. Hori baino lehenago, Vocento Mediatrader elkartearen sorreran hartu zuen parte, zeina Vocento taldeko eduki multimediak kudeatzeaz eta merkaturatzeaz arduratu zen.

Informazio Zientzietan lizentziaduna izateaz gainera, MBA titulua du Eseune-Berkley eskolan.  Deia.com hedabidearen lehen espazio digitala sortu zuen, eta hainbat enpresarentzat egin du lan, besteak beste: Comunet, Eroski eta ETB.

 

Noelia Fernández

Noelia Fernández

Yahoo! España sortu zutenen artean egon zen Noelia Fernández. Gaur egun, berriz, Yahoo! Europa, Ekialde Ertaina eta Afrikako atal Editorialeko presidenteorde da.

Hori baino lehenago, berriz, Espainian zegoela, Produktu eta Zerbitzuen ataleko zuzendari lanak egin zituen, non produktu eta zerbitzuen eskaintzaren ardura zuen bere gain, produktu, garapen eta mantenurako estrategia koordinatzeaz eta definitzeaz gainera.

Horrez gainera, NMP konpainiako fundatzaile eta zuzendari izan da, zeina Interneteko diseinuan, integrazioan eta industria editorialean espezializatutako aholkularitza ematea du helburu. Bertan zegoela Espainiako hedabide nagusientzat egin zuen lan (Grupo Prisa eta Vocento, besteak beste), Interneteko komunikazio soluzioak gidatuz.

Komunikazioetan lizentziaduna da (Universidad de Navarra) eta MBA titulua atera zuen Ohoreekin Chicago Booth of Business Unibertsitatean. Aldi berean, Universidad de Navarrako komunikazio ataleko katedradun elkartua da. Hainbat sari jaso ditu, beste beste, 35 urtetik beherako enpresa-emakume garrantzitsu izendatu zuen "World Business Magazine" aldizkariak

Charo Arranz

Charo Arranz

Sarenet-eko Marketin Zuzendari eta Deusto Business School-eko (Deustuko Unibertsitatea) Marketin Digital irakasgaiko irakasle da Charo Arranz.

Marketinaren inguruan egin du lan betidanik: hasieran, maila handiko kontsumoko produktuak merkaturatzen dituzten multinazionaletan (besteak beste, Procter&Gamble eta Reckitt&Colman); enpresentzako Interneteko zerbitzuen alorrean, geroago.

2000. urteaz geroztik, berriz, Sarenet-en egiten du lan, zeina enpresatan espezializatutako Interneteko operadore nagusia den Euskadin.

Bilbon jaio zen Arranz eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean. Bertan, hain zuzen, Marketin Digitaleko eskolak eman ditu Mega eta Inside Masterretan.

Javier Creus

Javier Creus

Ideas for Change. "No somos hormigas" liburuaren egilekidea.

Estrategiari buruzko aholkulari gisa egiten du lan, berrikuntza teknologikoak kulturan, gizartean eta ekonomian eragiten dituen transformazio prozesutan interes berezia izanik. UOC (Universitat Oberta de Catalunya), Telefónica Catalunya, Sony Music España, Berdintasun Ministerioa, Endesa, Fagor Ederlan, Fundeu BBVA (Fundación del Español Urgente) eta Eusko Jaurlaritza dira, besteak beste, bere bezeroak.

Gizartea antolatzeko eredu berriak, enpresa estrategiak, baliabide irekitan oinarritutako negozio-ereduak eta dinamika kolaboratiboak ikertzen eta zabaltzen dihardu gaur egun.

Esade-ko MBA tituluduna da (Stockholm School of Economics eta NYU) eta zazpi urtetan zehar irakasle lanetan zein marketin aholkulari gisa aritu zen aipatu eskolan (Expo ‘92, Maya ibilbidea, Bartzelona, Bogota eta Rio de Janeiroko plan estrategikoak).

1994. urtean atsedenaldi bat hartzea erabaki zuen, Interneten ondorio sozial eta kulturalak ikertzeko. @kubik diziplina anitzeko espazioa, WAM2000 izeneko komunikazio unibertsalari buruzko egitasmoa, Interactive Bureau webguneen diseinatzailea, Ideas for Change aholkularitza enpresa eta Digital Mood enpresa berrien inkubagailua, izan ziren, hurrenez hurren, epe sabatiko horren ondorioz jaiotako egitasmoak. 2001. urtean, burbuilak eztanda egin zuenean alegia, publizitateko planner estrategiko gisa hasi zen lanean, El Sindicato agentziako bazkide gisa (gero Arnold izango zena). Garai hartan, La Caixaren birkokapenean eta Cuatro katearen sorreran hartu zuen parte, besteak beste. 2007. urtean, berriz, Ideas for Change aholkularitza enpresa sortu zuen.

"No somos hormigas" (Debate, 2011) liburuaren egilekide da. Informatuta dauden optimistei zuzendutako gida bezala definitzen duten lan honek gizateriaren egoeraren ikuspegi baikorra eta dokumentatua eskaintzen du 3 ataletan oinarrituz: ondo doazen gauzak, gaizki doazenak eta horren aurrean egin dezakezuna.


Babesleak:

SarenetLarogeiFederación Mercantil de Gipuzkoa

Laguntzaileak:

FicobaBengoaMovistarUbivote

Vocento
SarenetRSS

Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad Master El Correo